XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

egoeraren gaineko teoria globala egiten saiatu, ez baita uste, gizonek sinpleki eta adiera bakarrez har litekeen taldea osatzen dutenik.

Muga hauen gainetik, gizarte generoko sistemaren nozioa sartzea, beste edozer baino gehiago erabiltzen da emakumeen egoerari buruzko ikerketetan.

Aipaturiko beste abantailetaz gain, seinalatu behar da ere, kontzeptu honek ez duela adierazten, soilik emakumeak leku batean direla eta gizonak bestean, baizik eta definitzen du ere, bi leku horiek elkarrekin lotzen dituen sistema.

Kontzeptualizatze sistema honek ez du emakumeen egoera bakarrik azaltzen, baina baita gizonena ere, eta bien artean ematen den harremana.

Hemendik abiatuta, esan daiteke gizartean alor eta jarduera batzuetan emakumeak agertzen direla eta gizonik ez dagoela, eta bestetan, berriz, kontrakoa gertatzen da, hau da, gizonak daude eta emakumerik ez.

Alor eta jardun hauek elkarrekin lotuak dira eta biak dira gizartearen parte eta biak beharrezkoak, gizarteak funtzionatuko badu.

Dena den, emakumeek generoko sistema honetan duten egoera azaltzeko, emakumeak zer diren eta zer egiten duten hartu behar da abiapuntutzat eta ez ez direna eta egiten ez dutena.

Garrantzitsua da ikerketa, emakumeen presentziaren ikuspegitik egitea eta ez ausentzietatik, aukera ematen baitu hauek teoria eta azterketaren erdigunean jartzeko.

Honek mundu pribatua ekartzen du gizarte zientzien ikerketara, eta apurtzen du publikoa eta pribatua, gizartean bananduriko bi alor gisa hartzen dituen dikotomia zaharra.

Ez daiteke esan emakumeak publiko den orotik at daudenik, ez eta gizonak halaxe daudela pribatu denetik; bi biak daude leku bietan eta zaila da jakitea non amaitzen den bata eta non bestea hasten.

Garrantzi handiagoa dauka bi munduen arteko loturak aztertzea, harremana aztertzea, eta ez presentzia edo ausentzia soilik.

Halatan bada, patriarkatuaren teoria, gizarte zientziak horretaz baliatzen hastearekin, ñabarduren beharrean gertatu zen, eta honek eskatu zuen generoko sistema bezala birkontzeptualizatua izan zedila edota sexu rolen gainean zeuden teoriak kritikoki berrikustea.

Aldaketa hau interesgarria da, emakumeak erdigunean jartzen dituzten gizarte jardunak eta gizonezko eta emakumezkoen rolen arteko harremanak ikerketzen jartzen baitu indar gehiena.

Apurtu eginen litzateke, halatan, maskulinoa normala dela esan eta emakumeen egintzak parametro horren arabera aztertzen dituen ikusmoldetik abiatzen den joera androzentrikoa.

Dena den, patriarkatuaren gaineko kontzeptualizazioak garrantzizko elementua eransten zuen eta elementu hau ez da alde batera utzi behar: sistema hau boterea erabiltzean oinarritzen dela eta zentzu honetan erakunde politikoa dela dioen baieztapena, alegia.

Izan ere, uler daiteke patriarkatua generoko sistema berezia dela, bereizi gizonezko eta emakumezkoen arteko harremana menperatze eta men egite harremana delako, eta bien artean hierarkia dagoela baitio.

2. Gizarte adierazletako ereduak

Gizarte adierazletako eredua, politikak ebaluatzeko sistema gisa, Munduko Bigarren Gerra ostean sortzen da, biztanleriaren ongizatea neurtzeko eta aurrera eramaniko politiken eragina neurtzeko modu bezala.

1982an, OCDE-k txosten bat argitaratu zuen